Itturbaltzak irabazi dau Mungiako txorizoen lehiaketea. Unai Beitia abeltzainagaz egin dogu berba

Abeltzaintza birsortzailea egiten dau Itturbaltzak, Unai Beitia abeltzainak esan deuskunez

Unai Beitia: “Gurea pastuko okelea da ehuneko ehunean”

Unai Beitia San Antontxu egunean / Bizkaia Irratia

Itturbaltzak irabazi dau herritarren saria sanantontxuetako txorizo lehiaketan. Itturbaltza artisau elikagaiak egin eta saltzen dituan enpresea da. Abeltzaintza birsortzailea egiten dau. Halan esan deusku Unai Beitia ardurdunetariko batek. Beitia gustora egon da nekazaritzeari eta abeltzaintzaru buruz berbetan Herriz Herri saioan.

Gustora egon arren, sektorearen oraina ilun dagoela adierazi dau. Etorkizuna argiagoa izan dadin, aldaketa nabarmena egin behar dala be gaineratu dau. Itturbaltzan abeltzaintza birsortzailea egiten dabe. Euren okelea larrako abereena dala esan deusku. Larran daukiez ardiak, zaldiak eta txahalak be bai, orain. Aurretik, zereal ekologikoa emoten izan deutsie txahalei.

Antxinako artzaintzearen bidetik egiten dabe lan Itturbaltzan. Larrei atsedenaldi luzeak emotea da ontua. Holan bedar sailak aberatsagoak dira, eta bertan jaten daben abereen nutrizinoa hobea. Lurra zainduz, abereak jagon eta gizakion elikadurea hobetu egiten dala nabarmendu deusku Beitiak. Behiki, ardiki eta zaldikietan ziurtagiri ekologikoa daukie.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular