Miloika haurrei eskeini eutsen laguntzea igaz

Euskal Herrian bazkide kopuru handiena dauka erakundeak

Unicef erakundeak 2023. urteko txostena aurkeztu dau

Unicef / Bizkaia Irratia

Unicef erakundeak 412 larrialdi-egoeraren eraginpean dagozan ehun herrialde baino gehiagoko miloika haur eta nerabeei eskeini eutsen laguntzea igaz. 2023. urteko txostena emon dabe jakiten. Gaza, Afganistan, Sudan edo Ukrainako haur eta familien testigantzak erakutsi dabez besteak beste. Ainhoa Lejonagoitia komunikazino arduradunak dana dala gogoratu dau, gatazkak leku gehiagotan be badagozala, komunikabideetan agertu ez arren. Unicef erakundeak lan handia egiten dau herrialde honeetan larrialdietarako hornidurak banatuz, kanpin-dendak, garbitasunerako artikuluak, osasun-ekipamenduak, eskola-materiala…

Txertoak

Unicef da bestalde, txertoen munduko erosle handiena. Igaz, munduko 5 urtetik beherako haur guztien ia erdiari txertoa jarri eutson erakunde honek. 2800 miloi dosi erosi ebezan. Tartean dagoz malariaren kontrako lehen txertoaren sei miloi dosi baino gehiago. Afrikako zazpi herrialdetan emon dabez honeek. Unicefen arabera bestalde, bederatzi miloi haur baino gehiago dagoz desnutrizino egoeran. Hezkuntza arloan barriz, igaz 38 miloi haur eta neraberi eskolarako sarrerea emon eutsen igaz erakundeak. Laguntza psikosoziala eskaintzen jarraitzen dabe era berean.

Unicef Euskadin

Unicef erakundeak Haur eta Nerabeen legearen aurreproiektuan hartu eban parte Eusko Legebiltzarrean. Bestalde, 11 ikastetxe barri onartudabez hezkuntzan ikastetxe erreferenteak diranen barruan. Haurren hiri lagunen sarea be zabaldu da eta 9 udalerri dagoz barruan, tartean, Bilbo, Berango, Ermua eta Zalla. Unicefek guztira 464 mila bazkide eta emole baino gehiago daukaz. Honeetatik 27 mila Euskadiko bazkideak dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00