Urdax Magunazelaia itzuli da. Euskal Herriko harri handien txapelketea irabazi dau. Magunazelaia harri-jasotzailea da ume-umetatik. Hainbat urtean, umetako markarik onenak egin, eta 213 kilokoa jaso eban 15 urte eukazala. Marka horixe izan zan azkena. Harri-jasotea lagatea erabagi eban. Hasieran jolasa zana behar bihurtu zan. Apur-apurka, presinoak gehiago egin eutsan.
Hamabost urte eukazala, harri jasotea itxi eta boxeoan hasi zan. Hainbat urtean ibili da borrokan. Harri jasotearen zein boxeoaren alde ez hain onak ikusi eta bizi izan ditu. Orain, ilusinoa barrituta itzuli da. Urte bi inguru dira plazetara bueltetea erabagi ebanetik. Erabagi, egin eta irabazi. Izan be, Euskal Herriko harri handien txapelketea eskuratu dau. Jokin Eizmendi eta Iñigo Eizagirreren aurretik egin dau.
Txapelketa horretan Aimar Irigoien falta izan da. Aimar eta Urdax, Urdax eta Aimar. Txikitatik harri jasotzaile handiak izatekoak. Etorkizun handikoak. Hamar urtean ezin izan ditugu alkarregaz lehiatzen ikusi. Etorkizunak, baina, aukerea emongo deuskula emoten dau. Magunazelaiak dino erronketariko bat Aimar Irigoienen markak ontzen ahalegintzea izango dala.