Zorionagur saio berezia izan da gaurkoa Bizkaia Irratian. Urriko Azken Astelehena izanik, saioa, Gernikatik be egin da zuzenean. Bizkaia Irratiak stan propioa izan dau Pablo Picasso kalean. Goizeko zortziretatik eskeini da zuzeneko emisinoa bertatik. Mikel Astelarra izan da Gernikan zuzenean entzuleakaz berbetan.
Nemesia Zabalak 98 urte gaur
Amorotoko Nemesia Zabalak 98 urte betetan dauz gaur. Zorionagur ugari jaso doguz berarentzat. Olatz Nazabal, Ekiñe Muñoa edo Josu Belaustegirentzat be jaso doguz mezuak.
Entzuleak gure stanean
Pastor Elektrikoa, Aulestiko Jesus edo Muxikako Jesus Mari Jauregi, Mikel Astelarragaz izan dira. Urte bi daukazan Luken be bai, entzulerik gazteena.