Lau t'erdiko txapelketea aurkeztu dabe, eta Urrutikoetxea ilusinoz dago

Lau Haizetara saioan entzun dogu Mikel Urrutikoetxeagaz egin dogun alkarrizketea

Urrutikoetxeak txapeldun geratu zaneko ilusinoa dauka lau t’erdirako

Masterraren aurkezpena / Twiter Caixabank

Caixabank Mastersa amaitu barri, Lau t’erdiko txapelketea aurkeztu dabe. Hiru bizkaitarrek jokatuko dabe. Urrutikoetxeak eta Elordik, igaz lez, eta Elezkanok be bai aurten. Guztira, 12 pelotari aukeratu ditue enpresek lau t’erdian lehiatzeko. Aspetik Altuna txapelduna, Ezkurdia, Pello Etxeberria, Elezkano, Elordi eta Dario dira aukeratuak. Baitokik Laso buruz buruko txapelduna, Urrutikoetxea, Artola, Jaka, Peña eta Agirre.

Mikel Urrutikoetxeagaz egin dogu berba txapelketearen aurkezpenean. Urrutikoetxeak 2015ean irabazi eban txapelketea. Handik urte bira bigarren geratu zan, finala Altunaren aurka galduta (22-21). Zaratamoko aurrelaria ilusinoz dago. Dino txapeldun geratu zaneko ilusinoa daukala. Hasteko, Peñaren aurka jokatuko dau zapatuan Zallan.

Lau t’erdikoa barikuan hasiko da. Elezkano eta Artola izango dira aurrez aurre. Zapatuan partidu bi jokatuko dira Zallan. Batetik, Urrutikoetxea eta Peña aurrez aurre, eta bestetik Jakake Elordi. Domekan izango final zortzirenetako azken partidua, Darioren eta Agirreren artekoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular