2023ko hauteskundeak izan arte Usansoloko udal barria batzorde batek kudeatuko dau

Bizkaiko BBNNetan EAJk, EH Bilduk eta Elkarren Bizkaiak alde bozkatu dabe

Usansolo Bizkaiko 113. udalerria da

Usansolotarrak desanexinoa ospatzen / Bizkaia Irratia

Bizkaiak gaurtik aurrera udalerri barri bat dauka, Usansolo 113garrena izango da.  Galdakaotik bananduko dauen azken erabagia Bizkaiko Batzar Nagusietan hartuko dabe. Horren alde EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Bizkaia taldeek bozkatu dabe. PSE-EEk kontra bozkatu dau eta PP astenidu da. Gernikara gaur goizean Usansoloko 200 lagun inguru hurreratu dira botazinoa gertutik jarraitzera eta botazinoaren ostean irrintziak, malkoak eta txanpaina heldu dira. Monika Mena Usansolo Herria platafomako kideak hunkituta berba egin deusku Goizeko Izarretan saioan.

Hau guztia, gaur. Eta bihartik aurrera zer? Ba Foru Arauak dino Aldundiak gestora bat izentau beharko dauela eta batzorde horrek Usansoloko udala udabarrira bitartean kudeatuko dauela. Usansoloko behin-behineko udal hori azkeneko udal hauteskundeen arabera alderdi bakotxari toketan jakon ordezkaritzeagaz beteko da. Kasu honetan Usansolo Herriari 8 ordezkari jagokoz, EAJri bi ordezkari eta EH Bilduri ordezkari bat. Hamaika kide horreen artean batzordeko gestore nagusia nor izango dan erabagiko da. Kudeaketa-batzorde hori 2023ko udal hauteskundeak ospatu arte egongo da martxan. Orduntxe Usansoloko biztanleek euren lehenengo alkatea eta udal taldea aukeratu ahalko dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00