Minbizia daukien pazienteentzako farmakorik egokiena topateko prozedura garatzen dabilz

Xabier Aretxabala EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultadeko irakasleak minbiziaren inguruko ikerketa baten ganean egin deusku berba

Xabier Aretxabala: “Portugalen martxan ipinitako ikerketa barritzailea da”

Xabier Aretxabala EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultadeko irakasleak minbiziaren inguruko ikerketa baten ganean egin deusku berba asteon Bizkaia Irratiko Zientzia Tartean. Izan be, ikerlari talde batek Portugalen hasitako ikerketa nahiko barritzailea da.

Kasu honetan, gaixoaren minbizia Danio rerio arrainetan txertatzen dabe, sendagai eraginkorrak topetako asmoz. Helburua medikamendu egokia aurkitzea da, ostean gaixoari emon ahal izateko. Halanda be, oso gatxa dan prozedura baten aurrean gagoz. Izan be, minbizia mota asko dagoz eta gaixo batentzat eraginkorra izan ahal dana, beste batentzat alperrekoa izan lei.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00