
Gaueko bederatziak aldera hasiko da hirukotearen emonaldia Biborocken. Xatirok rap musikea egiten dau, baina eklektikoa da eta iturri askotatik edaten dau, beraz entzuleak estilo askotaz gozatzeko modua dauka. Ganera Inun-ek eta DJ Mic Elok show ederra egiten dabe beragaz batera. Honen inguruko gorabeherak kontau deuskuz Xatirok.