Artistak 'Amona Molona' umeentzako bere lehenengo diskoa aurkeztu dau

Abenduaren 6an (19:10ean) Durangoko Azokako Ahotsenean

Yogurinha Borova: “Sentipenak Askatu bezalako abesti bat beharrezkoa da”

Yogurinha Borovak Amona Molona euskaraz gaztetxoenentzat egiten dauan lehenengo diskoa aurkeztu dau. Aurretik beste hiru disko kaleratu arren, helduentzat zuzendutako piezak ziran. Beraz, Borovaren debuta da umeen esparruan. Borovak inklusino-mezuak zabaltzen ditu bere abesti guztietan. Hain zuzen be, artista lez daukan ezaugarririk identifikagarriena da: “abeslaria izan ez arren, gizartean beharrezkoak diran mezuak oso presente dodaz neure abestietan”.

Amona Molona diskoaren estreinaldiaren harira, Yogurinha Borova Durangoko Azokan egongo da. Batetik, Baga-Biga diskoetxearen postuan. Bestetik, abenduaren 6an Ahotsenea espazioan izango da arratsaldeko 19:10etan.

Ibilbidea

Yogurinha Borovak Transtornista Kabaret taldean emon eutson hasiera artista senari 1994an. Gero, 2004. urtean bakarkako ibilbidea hasi eban. Lehenengo diskoa 2011n argitaratu eban, eta beste bi be egin dauz Gor diskoetxeagaz. Orain, Baga-Bigak hartu dau aitatutako lana.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00