Xabier Urtasun nafarrak kontzertua eskainiko dau gaur Zeanuriko eleizan

1910ean Lope de Alberdik sortu eban Zeanuriko eleizako organoa

Zeanuriko eleizako organua zaharbarritu dabe

Xabier Urtasun / Bizkaia Irratia

Zeanuriko organo zaharbarritua berrinaugurauko dabe gaur Xabier Urtasunen kontzertuagaz. Abuztutik mezatan, herriko organo-jolearen eskutik bere soinua entzuteko aukerea izan bada be, gaur, arratsaldeko 19:00etan berrinaugurazino ofiziala egingo da Urtasunen kontzertuagaz. Lope de Alberdik egindakoa da Zeanuriko organoa, 1910ean, Xabier Urtasun berak gogoratu deuskunez.

Ez da organo hau zaharbarritzen dan lehenengo aldia; 100 urte bete ebazanean eguneratze behar handia egin zan, baina ez zan izan erabateko zaharbarritze lana. Gaur arratsaldeko kontzertuan eskainiko dauezan piezak zeintzuk diran aurreratu deusku Urtasunek. Soinuak aukeratu ahal izateko Zeanurin izan zan atzo Xabier Urtasun. Musikari nafarrak Alemanian edo Frantzian organu kontzertuak eskaini dauz eta eskarmentu handia dauka musika tresna honen ezagutzan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular