Erroten XVI.Ibilialdia antolatu dabe maiatzaren 7rako

Ibilialdian zehar bederatzi errotaren ondotik igaroko dira ibiltariak

Zeanurin errotarik errota, Fermin Pujana gogoratuz

Ibiltariak Olabarriko errotan / Bizkaia Irratia

2023ko Zeanuriko Erroten Ibilialdia maiatzaren 7rako prestatu dau Joko Alai Alkarteak.Aurten oinezko ibilialdi honek hamaseigarren edizinoa beteko dau, eta urtero Olabarriko errota erakusten izan dauan Fermin Pujana gogoan izango dau, 2022ko abuztuan hil zan. Antolatzaileek urteeran oroitzapen ekitaldi bat egingo dabe Fermin Olabarrikoak edizino guztietan emondako laguntza eta parte hartzea eskertzeko.

Antolatzaileek adierazten dabenez helburuak hasierako berberak dira:alde batetik,herritarrei zein kanpotik hurbiltzen diren bisitariei Zeanuri eta bere auzoak ezagutzera emotea; eta, bestetik, Zeanuriren historian errotek izan daben garrantzia ezagutaraztea. Ibilialdian zehar baderatziren ondotik igaroko dira ibiltariak eta hirutan –Errotabarrin, Ibargutxin eta Olabarrin- sartu urtena egiteko aukera izango dabe. Jon Urrutxurtu antolakuntza lanetan dabilenak emon deuskuz azalpenak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00