Pertsona bat estresauta dagoanean, bere gorputzak adrenalina izeneko hormona bat askatzen dau, arriskuari aurre egiteko

Azterketa bat ondo egitea pentsatzeak erlaxatzen lagundu ahal deusku

Zer da azterketen antsietatea? Zer egin ?

Ursula Tomas / Bizkaia Irratia

Azterketen antsietatea exekuzino-antsietate mota bat da, pertsona batek izan leiken sentsazino bat, errendimenduak garrantzi handia dauan egoera baten edo gauzak ondo egiteko presino handia dagoen egoera baten. Azterketa baten, antsietateak, eztarrian korapiloa egiten jakola sentitzea, urdaila iraultzea, tripa mintzea edo buruko min tentsional bat izatea. Pertsona batzuei dardara egiten deutse edo eskuak izerditen jarten jakez, eta bihotza normalean baino azkarrago. Ursula Tomas PsikoNeuro Txorierrikoak hainbat galderari erantzuna emon deutse.

Zerk eragiten dau?

Pertsona bat estresautan dagoenean, bere gorputzak adrenalina izeneko hormona bat askatzen dau, arriskuari aurre egiteko prestatzen dauana. Horrek eragiten ditu gorputzaren sintomak,  izerdia, taupada gogorrak bularrean eta arnasketaren azelerazinoa.

Zer egin geinke?

Laguntza eskatu. Antsietate apur bat positiboa izan leiteken arren, gaindosi bat oso arriskutsua izan daiteke. Kontrolatu zure pentsamenduak. Azterketa bat ondo egitea pentzatzeak lasaitzen gaitu. Garrantzirik bako akatsak onartzen ikasi behar da. Zeure burua zaindu. Tentsioan edo urduri bazagoz lasaitzeko eta erlaxatzeko moduak ikastea oso lagungarria izan leikete. Meditazinoa egitea oso onuragarria da eta batzuk nahikoa izango dabe arnasketa-ariketak ikastea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00