Zine tartea: Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldiak asteon

David Madarietak aste honetako plataformetan dagozan estreinaldiak aitatu deuskuz

Zine tartea: Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldiak asteon

Zine tartea zapaturo izaten dogu zinean aditua dan David Madarietagaz. Astero, Lekeitioko zineman dagoan pelikularen barri emoten dau, astegoien honetan emonaldi bikotxa; txikientzat ‘Super Mario Bros: La película’ eta ‘20.000 especies de abejas’ nagusientzat egongo dira ikusgai. Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: ‘Cómo amasar una fortuna’ doku-telesaila, ‘El imperio de los chimpancés’ doku-telesaila, ‘Pálpito’ telesaila, ‘La diplomática’ telesaila  eta ‘Ada Magnífica, científica’ marrazki bizidunak. Amazon Prime Video plataforman: ‘Inseparables’ telesaila.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular