Ziortza Villa bilbotarrak 40 urte daukaz eta urteak daroaz txirrindularitzaren munduan. Ciclos Gorliz taldeko kidea da eta bere buruari erronka barriak ipintea asko gustetan jako. Azkena Kaliforniako Borrego Springs basamortuan 4 eta 40 gradu bitarteko tenperaturetan 24 orduko erlojupekoa egitea.
“Gogorrenak azken 5 orduak izan ziran 38-40 gradutan bete genduzelako” azaldu deusku txirrindulari bizkaitarrak Goizeko Izarretan saioan. Espainiar estaduko markarik onena lortu eban Ziortzak Chesteko zirkuituan, 24 ordutan 740 kilometroko distantzia beteta. “Marka hori ikusita AEBtako probara joatera animau nintzan” kontau deusku Ziortza Villak.
Kaliforniako proban laugarren geratu da eta nazinoarteko lehia hori prestetako Andorran egin ebazan entrenamenduak. “Zazpi orduko entrenamenduak egin izan dodaz 24 orduko probea prestetako” zehaztu deusku Ciclos Gorliz taldeko txirrindulariak.