Zubileta Evolution Zuazoren helburua lehen zortziretan sailkatzea da. Estitxu Berasategigaz egin dogu berba

Estitxu Berasategi Zubileta Evolution Zuazoko jokalaria eta taldekideak gogotsu dagoz Granollersi aurre egiteko

Zuazok aurkari zuzena dau Granollers

Partidu guztiak dira garrantzitsuak. Baina batzuk beste batzuk baino gehiago. Zubileta Evolution Zuazo Barakaldo taldearentzat, gaurkoa garrantzitsuagoetariko bat da. Granollers izango dau aurrean. Aurkari zuzena. Barakaldarrek eta katalanek 8na puntu daukiez sailkapenean. Gaur irabazten dauenak 11 puntu lortuko ditu, eta gora begiratu ahal izango dau sailkapenean. Horixe da barakaldarren helburua.

Estitxu Berasategi albokoagaz egin dogu berba Jokoan saioan. Taldea ondo dagoela dino. Bigarren itzulian hobeto dabilz. Dino Berasategik igaz be halantxe izan zala, eta bigarren itzuli onak egiten dituela. Azken partidua Malagaren aurka jokatu eben. Nahi ta partiduaren zati batzuetan aurre egin, galdu egin eben (31-24). Gaur (21:00) Granollers izango dabe aurrean.

Gaurkoa irabaztea da lehen helburua. Ondoren, Elche, La Rioja, Gijon, Beti Onak, Valladolid, Guardes eta Bera Bera. Ligearen lehen zati honetan, aurkari zuzenei irabaztea erabagigarria da. La Rioja, Beti Onak eta Valladolid be moltso horretxetan dagoz. errioxarrek 3 puntu daukiez. Gainerakoek Zuazok baino gehiago. Gitxien Beti Onak taldeak. Izan be, 11 daukaz. Gaur irabaztea, ba, oso garrantzitsua dabe barakaldarrek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular