Garoa Sarrionandia-Ibarra Zuazoko jokalariak esan deusku taldea gogotsu dagoala maileari eusteko

Ez jaisteko fasean lehen partidua irabazi dabe barakaldarrek eta Granollersen aurka jokatuko dabe bigarrena

Zuazok beste pauso bat egin nahi dau maileari eusteko

Garoa Sarrionandia-Ibarra / Bizkaia Irratia

Zubileta Evolution Zuazo Barakaldo Eskubaloi taldeak maileari eustea dau helburua. Partidurik irabazi ezinik ibili da. Orain, ez jaisteko fasea jokatzen dabilz. Beti Onak taldearen aurka jokatu dabe lehenengoa, eta irabazi egin dabe. Bigarrena Granolleresen aurka izango da.

Oso partidu garrantzitsua da Granollersen aurkakoa, eta halan nabarmendu dau Garoa Sarrionandia-Ibarra jokalariak. Bigarren denporaldia dau Zuazon. San Adrianetik heldu zan. Azken partiduan 3 gol sartu zituan. Barriro golak sartzeko eta irabazteko gogotsu dago.

Denporaldi gogorra da aurtengoa. Batetik, sailkapenaren zuloan sartuta dagozalako, eta, bestetik, ekonomia arloan be kluba eskas dabilelako. Amaiera ona emoteko prest dagozala be esan deusku Garoak. Granollers, Beti Onak eta La Rioja dira euren 3 aurkariak orain.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular