Zornotzan adimen urritasuna daukan gazte bati egiten deutsen jazarpena salatzeko alkartaratzea egin dabe domekan herrian. Ehunka lagun bildu dira jazarpena salatu eta familia eta gazteari babesa emoteko. Azkenekoz joan dan asteburuan eraso eutsen. Hamabi urteko ume talde batek, 30 bat umek, inguratu, iraindu eta bildurtu egin eben gaztea.Itsaso Goitia asteon esan deusku nekatuta dagoala, eta urtenbide bat nahi dauela bere semea kaletik lasai ibili ahal izateko. “Goizeko Izarretan” saioan izan gendun Haitzen ama.
Orain bi hile Ikastolan bullyng kasu bat gertatu zan. Ikastolan ardurea dago, ikastetxe ezbardinetako gurasoei eskutitza bialdu deutse egoeraren barri emonez. Itsaso Goitiak esan deusku salaketea aurkeztu baino lehen, ikusi nahi dauela astelehenetik aurrera zer gertatzen dan. Ikastola eta ikastetxeetan orain beste plan bat dauke esku artean, eta horretan itxaropentsu dagoz etxean.