Athletic Clubek eta Asier Villalibre aurrelariak akordioa lortu dabe kontratua luzatzeko. Bagilean amaitzen jako orain artekoa, eta 2025era arte luzatzea erabagi dabe. Aurrelari gernikarrak 25 urte daukaz. Kadete mailan heldu zan Lezamara. Lehen taldean 103 partidu jokatu ditu. Guztira, 13 gol sartu ditu aldi horretan.
Aurten gitxi jokatzen dabil. Villalibrek, baina, bere buruagan sinisten dau eta pozik dago kontratua sinatuta. Barritzea pozkgarria dala nabarmendu dau, eta Athleticen bada are gehiago. Bere bizitzako taldea dala. Momoentu oso onak eta ez hain onak igaro dituala, baina klubaren konfiantzea sentitzen dauela.