Zorrotzaurre irleari buruzko erakusketa kolektiboa Londresen

EHUko Arte Ederren ikasleek Zorrotzaurre uharteari buruzko erakusketa kolektiboa egin dabe Londresen
EHUko Arte Ederretako ikasleak Londreseko erakusketan / EHU

EHUko ikasleek erakusketa kolektibo bat egin dabe Londresen. Bilboko Zorrozaurre uhartearen kasuari eta uriaren berroneratzeko prozesuei buruzko proiektuak aurkeztu dabez bertan, University of Arts London unbersidadearen laguntzeagaz. EHUtik jakinarazo dabenez, Arte Ederren Fakultadeko hainbat masterretako ikasle talde batek ia bi urte daroaz University of Arts London-eko London College of Communication zentroagaz alkarlanean.

Hainbat fase igaro ondoren, hileon erakusketa bat inauguratu dabe Londresen eta jardunaldi bat egin dabe bi unibersidadeetako ikasle, irakasle eta ikerketa langileekin. “Uri sortzaileak” erakusketaren barruan aurkitu ahalko da.

Ekimenak Bilboko artista barrien lana erakusten dau eta Europako uri berroneratze proiektu handienetako batean jarri dau arretea: Bilboko Zorrotzaurre/Erribera uhartean. Proiektua London College of Comunicacion-ek EHUra egindako bisitetan oinarrituta garatu da; bisita horreetan tailerrak eta ekitaldiak antolatu ziran. Ekitaldiotan, Zorrotzaurreko komunidadeen esperientziak modu kritikoan aztertu ebezan, urietako aldaketa azkarrek, batzuetan, biztanleek bizitako esperientzietan eragin gatazkatsua dabela onartu eitean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular