‘BBK Artearen Ibilbidea’ 30 artistaren lanak, Bizkaiko udalerritan ikusgai

Lanak "Miradas de Bizkaia" dau izena, eta lurraldea erakusten dau hainbat erretraturen bidez
"Miradas de Bizkaia" aurkezpena / Bizkaia Irratia

‘BBK Artearen Ibilbidea’ programak 30 artistaren 36 lan eroango dauz Bizkaiko 28 udalerritara. BBK-k eta Bilboko Arte Ederren Museoak abiatutako  ‘BBK Artearen Ibilbidea’ dibulgazino artistikoko programeak laugarren denporaldia eskeiniko da aurten. Lanak “Miradas de Bizkaia” dau izena, eta Bizkaia  erakusten dau lurraldeko hainbat erretraturen bidez. Margoak XVIII. mendeko azken hamarkadetatik XXI. mendeko lehenengora bitartekoak dira. 

Guztira 36 lan proiektauko dira: 32 margolan, hiru kartel, bi argazki eta collage bat. 30 artistenak artearen historiako aldi desbardinetakoak. Irudiek Bizkaiko ikonografia eta geografia jasoten dabe. Landa guneak eta Kantauriko kostaldea eta portuak (Bermeo, Elantxobe, Plentzia eta Abra, esaterako) edo Durango, Balmaseda, Gernika-Lumo, Busturialdea eta bestelako udalerri eta eskualdeetako uri eta industria giroko paisaiak (Bilbao, Erandio, meatze-herriak) topauko doguz.

Era berean, itsasoko jendearen, baserritarren eta lantokietako beharginen lana, prozesinoak eta mistizismoa, aisialdia erromerietan eta estropadetan, bolo jokoa eta bertsolaritzea erakusten dabez. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular