Bizkaiko AP-8 autobideko langileek hamaika greba egun deitu dabez

Lehenengo greba egunak ekainaren 16an, 17an eta 18an izango dira
Durangaldetik pasetan dan AP8aren zatia / BFA - Interbiak

Greba-egunak ekainak 16, 17, 18, 23, 24, 25, 29, 30 eta uztailak 1, 2, 3 izango dira. ELA sindikatuak GESBISAri azken urteetan murrizketak egin izana leporatu deutso.  Orain, plantillaren baldintzak okertzen jarraitu nahi dauela gaineratub dau ELAk. Negoziazinoek 18 hilabete baina gehiago daramate blokeatuta.

Lan gatazka hau Bizkaiko Foru Aldundiak INTERBIAK soziedade publikoaren bidez azpikontratatutako zerbitzu publiko baten kokatzen da. GESBISA enpresa emakidadunak azpimarratu dau ezin deutsela plantilearen aldarrikapenei erantzun, errepide honen ustiapena esleitzeko erabili zan baldintza-agiria egokia dalako.

ELAtik dinoe enpresak ez deutsela erantzun proposatutako hobekuntza sozialei, eta ez dau bermatzen erosteko ahalmenari eutsiko jakonik.

GESBISAko enpresa-batzordeak Aldundiari exijitu deutso gatazka honetan jarduteko, enpresaren aldeko jarrerea ez hartzeko eta plantilearen aldarrikapenak aintzat hartzeko. Hori lortzeko gai ez bada, zerbitzua irauli eta kudeaketa publikoa egin beharko leuke. Aldarrikapen horreei jaramonik egin ezean, deitutako egunez gain, greba eta mobilizazino gehiago izango dirala zabaldu dau ELA sindikatuak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular