Marta Alberdik bere laugarren denboraldia osatuko dau Lointek Gernikan

Gernikarra harrobitik urtendako jokalari gernikar txikien ispilua izango da beste behin
Gernikarra beste denboraldi baterako sinatu dau / Lointek Gernika

Marta Alberdik bere laugarren denboraldia osatuko dau Lointek Gernika Bizkaiako lehen taldean. Gernikarra harrobitik irtendako jokalari gernikar txikien ispilua izango da beste behin. Eskoltak ebakuntza gelatik pasau behar izan eban sorbaldako lesinoa konpontzeko. Hilabete askotako errekuperazioaren ostean minutuak izan zituan iazko denboraldiko azken partidetan.

Hain zuzen ere, udan lan horrek ez dau etenik izango: “Sorbalda oso ondo daukat, sentsazio onekin amaitu nuen, eta batez ere jokatzen“. Lesinoa ahaztuta, barriro ere, bere mailarik onena emon nahi dau Alberdik taldeari ahalik eta gehien laguntzeko: “Hilabete asko kanpoan egon izanak saskibaloia beste modu batera ikusten lagundu daust. Orain hobetzen jarraitu gura dot, beti gogoak dituen jokalaria naiz“.

Marta Alberdiren berritzearekin, Lointek Gernika Bizkaiak zazpi jokalari ditu 2023/2024 denboraldirako: Laia Flores eta Itziar Ariztimuño antolatzaileak, Roso Buch, Marta Alberdi eta Angie Bjorklund hegalekoak eta Sofia Da Silva eta Maya Dodson pibotak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular