Bilbao Basketek Alex Renfroe fitxatu dau Granadatik

37 urteko base estatubatuarra da
Alex Renfroe fitxaketa barria / Bilbao Basket

Alex Renfroe (AEB, 1,91, 37 urte) pasaporte bosniarra dauen jokalari estatubatuarrak denporaldi baterako sinatu dau Surne Bilbo Basketegaz. Jokalaria Coviran Granadatik dator. Talde honegaz joan dan ikasturteko 34 liga partidak jokatu ditu, batez beste 9.9 puntu, 5.2 asistentzia eta 13.1 puntuko balorazinoa jokoz 27 minututan. Saskirako paseetan lortutako batez bestekoak 23 denporaldi erregularreko bosgarren onena bihurten dau.

Esperientzia oinarri egiaztaua, Renfroe guztira 162 partitu biltzen ditu kategorian, horreetatik onena BAXI Manresan, bataz beste 14.2 puntu eta 6.1 asistentzia partitu bakotxeko. Aurretik, jokalaria Laboral Kutxa Baskoniatik pasa zan 14an eta Bartzelona Lassatik 17an. 21 denporaldian BCLko txapeldun bikotxa izan zan San Pablo Burgosen joko-antolatzaile gisa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular