Kortezubiko Udalak Santiago eta Santa Ana jaietako egitaraua aurkeztu dau

Garagarrilaren 23tik 26ra ospatuko dira
Kortezubiko jaietako kartela / Kortezubiko Udala

Kortezubiko Udalak egitarau bizia prestatu dau garagarrilaren 23, 24, 25 eta 26an ospatuko diran Santiago eta Santa Ana jaiez gozatzeko. Herri kirolak, musika eta ohiko tortilla lehiaketa edota pelota partiduak izango dira protagonista. Aurretik, garagarrilaren 15ean, zapatua, Kortezubiko mendi martxaren XVI. edizinoak emon eutson hasiera jai giroari.

Jai egitaraua datorren domekan, garagarrilak 23, hasiko da Meza Santuagaz, 10:30etan. Ondoren, 12:00etan, herri kirolen txanda izango da Urtza Herri Kirol Alkartearen eskutik. Profesionalen erakustaldi bategaz hasiko da eta, ondoren, umeen parte-hartzeagaz. 15:00etan herri bazkaria izango da eta arratsaldean, umeen jolasak (16:30ean). Eingo Taldearen musika eta kantek alaituko dabe giroa 17:30etatik aurrera eta ondoren, Zirkinik Bez Erromeria taldeak jarriko dau musika (20:30etan).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular