Azken postuari ihes egin deutse Garai-Capellanek Bakion partiduari bueltea emonda

Izugarrizko garrantzia daukan puntua eskuratu dabe Garai-Capellanek, Arraiza-Mendizabali 22-15 irabazita
Bakioko jaialdia, Udako torneoan / Emakume Master Cup

Benetako Jaialdia, gogorra eta ederra, jokatu zan atzo Bakioko pelotaleku dotorean. Harmailak bete ebezan pelotazaleek ederto gozau eben pelotariek eskeinitako ikuskizunagaz. Biziraupenerako lehia zan Bakiokoa eta partiduaren zati handian markagailuan atzetik joan baziran be, izugarrizko garrantzia daukan puntua eskuratu eben Garai-Capellanek, Arraiza-Mendizabali 22-15 gailenduta. Azken emaitza honegaz, gaurko irabazleek bigarren garaipena eskuratu eben eta galtzaileak Udako Master LABORAL KUTXA txapelketari agur esan behar izan eutsen.

15. tantura arte, oso dema orekatua izan da, gogorra eta intentsidade handian jokatutakoa, partiduak eukan garrantziak eskatzen eban bezalakoa. Azken txanpa horretan, ordea, Leire Garai nabarmendu zan. Ardura handia zan arren, gasteiztarrak oso erraz amaitu ebazan tantuak eta bere baliabideak erabagigarriak izan dira.

Atzean indarrak nahikoa parekatuak izan dira, baina azkenerako Mendizabali partida luze egin jakon eta behera egin eban, laugarren postua ziurtatzeko aukerak erabat galduz. Bazan ikusmina Bakion emakume pelotariak herriko pelotalekuan ikusteko eta honeek ez dabe hutsik egin, ikuskizun polita eskeiniz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular