Bilboko Udalak Aste Nagusi inklusiboa eskainiko dau

Kaleko antzerki batzuk edo pregoiak zeinu-interpretea izango dabe
Ume batzuk Gangantuan jokatzen / Bizkaia Irratia

Goza EZAZU ZUK ERE!” lemapean, Udalak bere jai programan hainbat ekimen sartu dauz, urritasunen bat daukien pertsonek be Aste Nagusiaz gozau ahal izan daien.

Holan, Txikiguneak, Aste Nagusiko umeen aisialdirako guneak, aniztasun funtzinonala daben umeen partaidetza aktibora egokitutako jarduerak eta begirale espezializauak izango dauz, jolasaz eta aisialdiko jarduerez gozetan daben bitartean. Txikiguneko esparru horretan bertan, Casilda Iturrizar parkeko Pergolan, familientzako kaleko antzerki-saioek zeinu-interpretea izango dabe, hilaren 25ean eta 26an, 19: 30etik aurrera.

Aurrekoetan lez, Bilboko Udalak komun egokituak  jarriko dauz jai-guneko hainbat tokitan eta Kaleko antzerki batzuk edo pregoiak zeinu-interpretea izango dabe. Gainera, Marijaiaren formatu txikiko erreprodukzino berezi batek, jaiaren protagonista ikusmen arazoak dabezanengana hurreratuko dau. Beste aldetik, balearen desfilean edo kontzertuetan, leku bat gordeko da mobikortasun urriko pertsonentzat.

Azkenik, programa eta 2023ko Aste Nagusiko kartela egokitu dira. Programa Irakurketa Errazeko Formatuan diseinatu eta idatzi da, persona guztiek izan daien informazinoa eskuratzeko aukera, baita ulertzeko zailtasunak dabezanek be. Formatu honetako programa “Aste Nagusia 2023” app ofizialetik deskargau daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular