Unai Vencedor Eibarrera lagata joan da

Bilboko erdilariak Joseba Etxeberriaren agindupean jokatuko dau aurtengo denporaldian
Unai Vencedor, Eibarrera lagatuta / SD Eibar

Athleticek eta Eibarrek akordioa lortu dabe Unai Vencedor erdilaria 2023/24 denporaldian talde armaginean itzita jokatzeko. Errekaldekoak Ipuruan bere ibilpide profesionala jarraituko dau Joseba Etxeberriaren aginduetara. Bilbao Athleticen be alkarrekin egon ziran biak.

Vencedorrek 22 urte daukaz, 2020an egin eban debuta Athleticen Gaizka Garitanoren agindupean, 82 partidu ofizial jokatu dauz eta 2027ko bagilera arte dauka kontratua lehoi gisa.

Lehen minutuak jokatu ebazan zapatuko lagunartekoan Racingen 0-0 bardinketan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular