Ziortza Isasi txirrindulari elorriarrak pistako puntuazino proban parte hartuko dau gaur arratsaldean, Glasgow hirian (Eskozia) jokatzen ari diran Munduko Txirrindularitza Txapelketetan. Txapelketea 20: 00etan hasiko da (19: 00etan Eskozian).
Espainiako selekzinoaren taldea osatzen dauan Isasik pistako Munduko txapelketako proba batean parte hartzen dauan hirugarren aldia izango da, nahiz eta ibilpideko edizino batean be parte hartu dauan. Gainera, elorriarrak zazpi parte hartze dauz Europako txapelketetan, lau bidean eta hiru pistan.
Heïdi Gaugain
Bestalde, Heïdi Gaugain korrikalari frantziarra, joan dan abendutik Bizkaia-Durango taldeko kidea, C5 kategorian egokitutako banakako jazarpeneko munduko txapeldun izendatu da.
Isasik eta Gaugainek txirrindularitzako “supertxapelketea” hauen lehen edizinoan parte hartzen dabe. Lehiaketea-programa zabalak ibilpide, pista, mountain-bike, BMX, jaitsiera eta paraziklismo modalitateak barne hartzen dauz, besteak beste.