Basurtoko ospitalera eroan dabe, Bilbobus batek harrapautako pertsona

Dozenaka oinezkok erreskatau eben alkarregaz autobusari bultzaka
Bilbobus baten azpian harrapatutako persona bateri emondako laguntza, busa mugiduz / Asier Barrenetxea

Adineko persona bat Basurtoko ospitalera eroan dabe Bilbobuseko unidade baten azpian harrapauta geratu eta erreskatau ostean, inguruan egozan dozenaka oinezkoren laguntzari esker.

Udaleko iturriak jakinarazi dauanez, ezbeharra atzo 14: 00ak aldera gertatu zan Areatzan, Bilbobuseko autobus batek adineko persona bat harrapau dauenean. Biktimea unidadean harrapauta geratu zan eta inguruan egozan dozenaka oinezkoek unidadea bultzatu dabe askatu al izeteko.

Azkenik, anbulantzia batek Basurtoko ospitalera eroan dau biktima, baina, iturri bardinen arabera, ez dago larri. Udaltzaingoak ikerketa abiau dau gertakariaren nondik norakoak argitzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular