Gizartea

EHUko graduetan matrikulautako ikasleen %53,4k euskaraz ikasiko dau

Pasa dan ikasturtean baino ikasle gehiago (+%3,4) aurton EHUn
Fakultade bateko atea / EHU

Euskal Herriko Unibertsidadeak (EHU) 2023-2024ko ikasturtea hasi dau gaur. eta 46.000 ikasle ingururekin eta “eskaintza akademiko zabal bategaz” ekin deutso. Guztira 35.000 bat ikaslek gradu ikasketak egingo dabez eta beste 11.000k graduondokoak eta etengabeko prestakuntzakoak. Ikasturtea hasteko ekitaldi nagusia irailaren 13an egingo da, Arabako campusean, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Eva Ferreira EHUko errektorea.

Ferreiraren berbetan, “2023-2024ko ikasturtea aukera askorekin hasiko dogu batez be prestakuntzaren alorrean. Ikasturte honetan izango ditugu gradu, gradu bikotx eta graduondoko barriak, gizarte premia berriei erantzuteko, bereziki hezkuntzaren, osasunaren eta ingeniaritzaren alorretan. Helburu argi bat dauen prestakuntzea: gure ikasleak pertsona jantzi eta profesionalki trebe bihurtzea, kontzientzia kritikoagaz”.

Unibertsitate publikoko iturriek jakinarazi dabenez, graduko matrikularen azken epea itxi barik dagoanean, orain arte 8.601 ikasle barri matrikulatu dira EHUren graduetan, iaz baino %3,4 gehiago. Ikasle barrien %72k lehen aukera lez hautatutako graduan lortu dau plaza, eta %15ek bigarren aukera gisa aukeratutakoan. Ikasle berrien %57,4 emakumeak dira, eta %42,5 gizonak.

Hizkuntzari dagokionez, ikasleen %53,4k euskarazko taldeetan egingo ditu graduko ikasketak, eta %46,5ek gaztelaniazkoetan. Campuska banatuta, ikasleen %52 Bizkaikoan matrikulatu dira, %26,4 Gipuzkoakoan eta %21,6 Arabakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular