Euskal asmatzaile batek gimnasioko 15 aparailuren pareko sistemea patentau dau

Daniel de Burgosek gimnasia aparailu honegaz Genevako Nazioarteko Asmakuntza Aretoko Urrezko Domina lortu dau
Daniel de Burgos inbentatu dauan aparatuagaz / NEBO

Daniel de Burgos Bengoechea gorputz-hezkuntzako irakasle eta maisuak gimnasioko aparailu bat asmau eta patentau dau, kirol-errutinetarako beharrezkoak diran eta gimnasio profesionaletan bakarrik dagozan 15 elementu ordezkatu leikezana. Sistema honek urrezko domina irabazi dau Genevako Asmakuntzen Nazinoarteko Azokaren azken edizinoan.

Sistema honen abantailetako bat da, elementu bakar batean gimnasioko aparatuen 15 funtzionalidade biltzen dauzanez, nabarmen murrizten dauela persona batek etxean kirol egiteko egin behar dauen inbertsinoa, eta etxe guztietan eskuragarri egiten dauela.

Slide Roller Pro dalakoa, aparau hau “dana batean” deitzen dana, 2020an planeta osoak jasan eban pandemiaren hilabeteetan zehar etxean kirol egiteko beharretik sortu zan, eta horrek etxeetan ariketa gehiago egitea ekarri eban.

Helduleku anitzeko zilindroa da, eta, hainbat modutan erabilita, gimnasio profesionaletan dagozan eta etxe pribaduetan instalau ezin diran 15 aparau ordezten dauz. Helduleku anitzeko zilindroak 125 zentimetroko luzera dau, 5 kilogramo pisaten dau, 15 zentimetroko diametroa dau eta aluminioz, kaltzaiduz eta gomaaparrez egina dago.

De Burgosek adierazo dauenez, “etxean kirol egitea erosoa izan daiteke, joan-etorriak saihesten dauzalako, baina baldintza batzuk dauzka, halan nola errutina guztietarako beharrezkoa dan material guztia ez izetea”. Horregaitik, pandemian gorputz talde guztien entrenamentua ahalbidetuko eban sistema bat garatzea bururatu jakola azaldu dau. “Eta atera dana sistema bat da, ekonomikoki oso eskuragarria, eta edonork etxean euki eta entreneteko erabil dezake”, nabarmendu dau.

Daniel de Burgos Bengoechea (Bilbo, 1981) Heziketa Fisikoko Irakasle graduadua da BAM –Begoñako Andra Mari– Irakasle Eskolan, Derion, eta 15 urtetik gorako esperientzia dau kirolen arloan. Gaur egun, Gorputz Hezkuntzako irakaslea da Txomin Aresti Eskolan, Leioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular