Durangoko Azokaren spota ikusi gura dozu?

Ximon Agirrek zuzendu dau 58.Durangoko Azoka iragartzeko spota, Alex Perez eta Antton Goikoetxearen laguntzeagaz

Abenduaren 6tik 10era bitartean ospatuko da Durangoko Azoka, eta berau iragartzeko spota argitaratu dabe. Ximon Agirrek kartelerako sortu dauan unibertso fantastikoan morgiltzen da protagonistea, errealidade birtualera salto eginez, azokearen osagaiak ezagutzeko: liburuak, diskoak, musikariak, bideojokoak, zinegileak… Izan be, euskal kulturearen jai handi bat da Durangoko Azokea.

Ximon Agirrek berak zuzendu dau spota, errealidade birtualean sortutako irudiak oinarri lez hartuta. Prozesuan Alex Perezek eta Antton Goikoetxeak lagundu deutse: Perezek animazinoan egin dau lan, eta Goikoetxeak animazinoan zein musikan.

Bogan dagozan bideoklipen egileak

Hiru artistek bideogintzan proiektu ugari jorratu dabez. Gaur egun bogan dagozan hainbat musika talderen bideoklipetan parte hartu dabe: esaterako, Belako, Lukiek, Verde Prato, Toc eta Xsakara. Oraingoan irudimena alkartu dabe Agirrek, Perezek eta Goikoetxeak 58. Durangoko Azokaren spota sortzeko. Kattalin Garaizabalek egin dauz aktore lanak. Bera da azokearen fantasian morgiltzen dan gaztea.

Hona hemen 58.Durangoko Azokaren spota.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular