Gorka Urbizuk Tour bat izeneko birea iragarri dau. Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruña, Madril, Miarritze, Bartzelona eta Azpeitian aurkeztuko dau Hasiera bat diskoa. Lana kaleratu eta astebetera iritsi da Lekunberriko artistearen kontzertuen datak. Sarrerak urtarrilaren 24an, 12:00etatik aurrera jarriko dira salgai Gorka Urbizuren webgunean (www.gorkaurbizu.eus).
Tour Bat biraren datak
Zezeilak 23: Intxaurrondoko Kultur Etxea, Donostia
Zezeilak 28: Gaztea Sariak, Bilbo
Zezeilak 29: Kubik, Gasteiz
Apirilak 12: Zentral, Iruña
Apirilak 19: Joy Eslava, Madril
Apirilak 27: Kafe Antzokia, Bilbo
Maiatzak 18: Atabal, Miarritze
Maiatzak 25: Parallel 62, Bartzelona
Bagilak 07: Sanagustin Kulturgunea, Azpeitia