Bizkaia Irratia

Non kobrau neike Bizkaia Irratiko saritutako loteria?

Bizkaia Irratiko 48668 zenbakiari, jokatutakoa egokitu jako

Abenduaren 22ko Gabonetako Loteriaren zozketan Bizkaia Irratiari ez jako sari potoloa tokau, ezta bigarrena, hirugarrena, laugarrena eta bosgarren saria be ez. Baina bai berreskuratu dogu diru apur bat. Bizkaia Irratiaren 48668 zenbakiak, 88088 sari nagusiaren amaiera bera izanda, jokatutako dirua jaso dau bueltan.

Non kobrau neike?

Dezimoak edozein loteria-administrazinotan kobrau daitekez. Partizipazinoen kasuan, abenduaren 27tik aurrera Mungiako Loterías Maite – Administración de Lotería nº3 -en kobrau daitekez. Hortaz ganera, Bizkaian zehar badira beste toki batzuk dirua kobretako:

*Oharra: toki honeetan urtarrilaren 31ra arte kobrau ahal izango da; zezeilaren 01etik aurrera, bakarrik Mungiako Loterías Maite – Administración de Lotería nº3-en.

Bermeon Baserri Okela harategia.

Diman Axlor kafetegia.

Durangon Goretti Uleapaindegia.

Galdakaon Peña Egunkariak.

Gernika-Lumon Jesus Mari harategia, Madariaga taberna, Lurgorri Degustazioa, Iturbe Anaiak harategia eta Urbieta Sporting txiringitoa (astegoienetan bakarrik).

Lekeition Aintzane uleapaindegia, Eluneko denda eta Muga taberna.

Markina-Xemeinen Melo´s kafetegia.

Matienan Loteria Petite.

Morgan Poli jatetxea.

Munitibarren Sindikatu jatetxea.

Ondarroan Zaton supermerkatuak, Batzokia eta Optica Vitoria.

Sondikan Victor harategia.

Ziortza-Bolibarren Kanpape jatetxea.

Zornotzan El Cojo jatetxea.

Bizkaia Irratiko kolaboratzaileak diran Uge (Zeanurin), Pirras (Zeberion) eta Maribel Salcedo (Igorren eta Ugaon) be partizipazinoak batzen dabilz.

Eskerrik asko emoten dozuen laguntzeagatik!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular