Partidu estu eta lehiatua izan zan eta azkenean 22-20 amaitu zan, Etxeberriaren alde. Aldakako arazoekin amaitu atzoko eguna eta partiduan zehar be etenaldia egin behar izan eban, zartadea igarri eblako gerrialdean. Halan da guzti be jokatzen jarraitu eban eta azkenean berarentzat izan zan txapela. Bigarrenez irabazi dau jarraian.
Berarentzako txapel hau oro berezia dala adierazi eban, kostata ibili zala, tantoak amaitzea kosta egiten jakola, baina lortu ebala eta oso pozik dagoala. Osasun kontuetan zorte txarra euki dau azken aldion, begiko arazoekin ibili da, eta uneren baten pentsau ei eban ez zala jokatzeko moduan egongo. Horregaitik, txapel hau oso berezia dala berarentzat.