Andoni Aretxabaleta prest dago ebakuntzarako zein agurrerako

Andoni Aretxabaletak ezingo dau pelotan jokatzen jarraitu

Agur egiteko ordua goizegi heldu da

Andoni Aretxabaletak ezin izango dau pelotan jokatzen jarraitu. Hatzamarrean ebakuntzea egingo deutsie hil honen 14an. Lehen be arazoak izan zituan, eta burdinea sartu eutsien. Orain dala gitxi apurtu egin jako. Halanda ze, Baikoko profesional aldia amaitu egingo dau. Urriaren 22an egingo deutsie agurra Bilbon.

Jokoan saioan egin dogu berba Markinako atzelariagaz. 18 urte eukazala debutau eban herrian. Ordurako, Herri Arteko Txapelketea irabazita egoan, eta Diario Vasco. Profesionaletan, Binakako Txapelketan bigarren geratu zan Aimar Olaizolagaz 2014an. Finalera heltzea gozoa izan zala esan deusku Aretxabaletak, baina galtzea, gazia.

Profesional aldiko 12 urteotan, une on asko izan dirala nabarmendu dau. Baina, ez hain onak be egon dira. Txarrena lesinoak izan dira. Baikoko pelotari gehienen grebako unea be ez zan izan gozoa. Dana dala, alkartea sortzeko aukerea emon ebala eta aurrera egin zala uste gaineratu dau. Orain agur egiteko unea heldu da, lesino baten eraginez. Goizegi heldu da aukeran, 30 urte egin aurretik. Baina, Aretxabaleta prest dago ebakuntzarako zein agurrerako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00