Zapatuan jokatuko dau Elordik Peñaren aurka, lau t'erdiko ligaxkako bere lehenengo partidua

Peñak Danel Elezkano menperatu eban pasadan domekan Tolosan 5-22ko markagailuagaz

Aitor Elordi txapelduna, eskutik sendatuta eta motibatuta heltzen da lau t’erdikora

Elordi eta Peña, zapatuko materiala hautatsen Bizkaia Frontoian, Bilbon / Bizkaia Irratia

Aitor Elordik, pasadan urteko eskuz-eskuko txapeldun mallabiarrak zapatuan hasiko dauan lau t’erdiko final laurdenetako ligaxkako lehen partiduaren materiala hautatu dau aurkari izango dauan Jon Ander Peñagaz.

Beste aldetik, Jon Ander Peña gustora agertu da domekan ligaxkan sartzeagatik, Danel Elezkano 5-22ko markagailu sakonagaz irabazi ostean.

Beraz, pelotari biak gustora atera dira materiala eta partidua hausnartu ostean, eta euren arteko lehia zapatuan ikusteko aukerea izango dogu, lau t’erdiko final laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldian, Bizkaia Frontoian, Bilbon.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00