Emakume Master Cupeko Lau t’erdiko finala abenduaren 10ean izango da Zornotzako pilotalekuan. Hortxe, faborito bi egongo dira; Olatz Arrizabalaga eta Amaia Aldai. Finalaurrekoak nagusitasunez irabazi ebezan, Arrizabalagak 22-2 irabazi eutson Gaminderi, eta Amaiak 22-7 Arrillagari. Lagunak dira baina adiskidetasun hori alde batera itziko dabe zapatu honetan jokatuko dan finalean. Gogotsu dagoz, ilusinoz, beste behin final batean alkarren aurka jokatzeagaitik Jokoan saioan azaldu dabenez, oso harreman ona daukie, baina biak gogotsu dagoz txapela eskuratzeko.
Lau t’erdiko finala
Non?: Zornotzako pilotalekuan
Noiz?: Abenduaren 10ean, 19:00etan
Finalistak: Amaia Aldai eta Olatz Arrizabalaga