Lamiaena emakumeen etxetik egin dogu gaurko Goizeko Izarretan saioa

"M8 ez da ospatzeko eguna, borrokarakoa baino" esan dabe Anak eta Itziarrek

Ana eta Itziar, Nicolasa eta Pilarren alabak

Itziar Irazabal eta Ana Perez / Bizkaia Irratia

Ana Perezek urteak daroaz mogimendu feministan lanean eta Itziar Irazabalek eskarmentu handia dauka Guatemalako eta Honduraseko andrakaz lanean. Biek M8a modu berezian bizi dabela esan deuskue, ez dala ospatzeko eguna argituz, borrokarakoa baino. Eurentzat erreferente izan diran andren inguruan galdetuta euren amak aitatu deuskuez. Ana Perezen ama Nicolasa eta Itziarren ama Pilar. Eurek jakin ez arren andrazko feministak zirala kontau deuskue. Emakundek euki beharreko tokiaz, zaintza lanez eta mogimendu feministearen bilakaeraz luze eta zabal berba egin dogu eurakaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular