Jardunaldiak Pabellon 6 Arte Eszenikoen Sortzaileek Elkarteak sustatzen dauz

Antzerki Arineko XI. Jardunaldiak apirilaren 28ra arte izango dira

Antzerki arina protagonista hileon Pabellon 6 aretoan

Udabarria eta Aste Santua iristeagaz batera, Antzerki Arineko jardunaldiak Bilboko Pabellon 6 aretora iristen dira. Aurtengoa hamaikagarren edizinoa da. Publikoak eta antzezleek hain gustoko dabezan jardunaldiok, urteroko hitzordu garrantzitsua bihurtu dira. Eta jardunaldietan estreinautako pieza asko geroro hainbat herritan, jaialditan, lehiaketetan eta antzerki laburreko jardunaldietan izaten dira ikusgai. Aurtengo edizinoa apirilaren 28ra bitartean egingo da. Pabellon 6 Arte Eszenikoen Sortzaileen Elkarteak sustatzen dauz, Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundiak, Cafe Bilbao/Tartean Teatro eta Pabellon 6 Antzerki Laborategiaren laguntzeagaz.

Astebururo 16 pieza estreinauko dira, eta azkenengoan, apirilaren 26an eta 27an, 3 pieza konbidadu antzeztuko dira. Tartean Xabin Fernandezen Hirurak telefonoari begira eta Olatz Ganboaren Silvidos de Yennin antzezlanak. Zuzendari biekaz izan gara berbetan Lau Haizetara saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular