Hile birik behin antzezlanen testuak liburu formatoan kaleratuko dabez

Pabellon 6 aretoak proiektu editoriala aurkeztu dau

Antzezlanak liburu bihurtuta

Lehenengo ale biak / Bizkaia Irratia

Bilboko Pabellon 6 aretoak, proiektu editoriala aurkeztu dau. Antzezlanen testuak argitaratu egingo dabez.
Egitasmoaren barri emoterakoan, lehenengo testu biak argitaratuta aurkeztu dabez; Ramon Barearen “Palabrarismos” batetik eta bestetik, “Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari?”, izatez Javier Liñeraren testua baina Idoia Barrondok euskeratu dauana. Barrondok berak esan deusku, egitasmo editorial honen helburua, antzezle eta egileen lana ez galtzea dala eta memoria egitea bide batez.

Argitalpen barriak bi hilero

Pabellon 6 aretoak, hile birik behin, argitalpen barriak plazaratu nahi leukez. Ekoizpen propioak kaleratzea da asmoa, urteak daukiezan testuak eta testu barriak. Honeek ez dira hutsik joango, ilustrazino edo antzezlanen irudi eta argazkiakaz osotuta joango dira. Etorkizunera begira, ez dabe baztertzen, audio-liburuak be kaleratzea. Esan dogunez, Idoia Barrondo itzultzaileak euskeratu dau Javier Liñeraren “Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari?” lana. Esan deuskunez, testu berezia da, egileak pertsonaien ezaugarriak eta antzezleenak lotu ebazalako. Barrondok esan deusku itzultzerakoan pertsonai bakotxaren euskerea errespetatu dauala eta testu oso berezia dala. Paballon 6-en argitalpenak, euren web orrian eta aretoan bertan eskuratu ahal izango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular