Herritarrek sugoi bat ikusten dabenean argazkia atara eta bialtzeko kanpaina martxan da

Sugoia hobeto ezagutzeko helburuagaz abiatu dabe ekimena

Aranzadik #Sugebizi ekimena martxan ipini dau sugoien argazkiak batzeko

Sugoi gorbataduna / Bizkaia Irratia

Aranzadik #Sugebizi ekimena jarri dau martxan beste urte batez, euskal lurraldeko herritarrek bialdutako sugoien argazkiak antzemoteko ahaleginean. Holan, uztailera bitarterarte iraungo dau egitasmoak, Euskal Herrian zehar baten batek aurkitzen dauzen sugoien argazkiak jasotearekin batera, narrasti honeen inguruko informazinoa emongo deutse Aranzaditik norbanakoei, sugoi horrek hobeto ezagutzeko helburuagaz, baita horren ospe txarragaz amaitzeko eta harekiko errespetua bultzatzeko erronkan.

Jarraitu beharreko prozedura oso erraza da; batetik, herritarrei sugoi bat ikusten dabenean, eureri larregi hurreratu barik eta bildur barik, zooma erabiliz argazkia aterateko gonbidapena luzatzen deutsie. Bestalde sugoia aurkitutako esparruaren koordenatu geografikoak apuntatzea eskatzen dabe; eta, azkenik, ateratako argazkia eta koordenatuak Twitter bidez partekatzea, #sugebizi traola erabiliz eta Aranzadi zientzia alkartearen kontua aitatuz. Ion Garin herpetologoa izan da Lau Haizetara saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular