"Postu finkorik ez daukien irakasleen errealidadea oso gogorra da" salatu dau Ariane Alberdik

STEILASen eretxian Hezkuntza Legerako aurreproiektuak hobetzeko asko dauka

Ariane Alberdi: “Haurreskoletan matrikulazinoek gora egin dabe, hezitzaileen kopuruak ez”

Zallako haurreskola / Zallako udala

Hezkuntza Legearen zirriborroaren kontra azaldu da Steilas sindikatua. Ariane Alberdi Steilas sindikatuko zuzendaritza taldeko kideagaz egin dogu berba gaur Goizeko Izarretan irratsaioan. Gaur gaurkoz, Hezkuntza Legeari ezetz esaten deutso Steilasek. Gaurko egoerea eta sistema duala betikotu egiten dauazala uste dabe.

Gaurkoa da irakasle askorentzat lehenengo lan eguna. Haurreskolei jagokonez, 0 eta urte 2 artekoentzat doakotasuna jarriko da abian. Honek matrikulazinoak gorantz egitea ekarri dau. Kontua da, haurreskola publikoak bete direla eta asko plaza barik geratu direla. Sistema dualaren ondorioa da honakoa Steilasen eretxian.

Steilasetik ziurtatu deuskue ez daukiela haurreskoletan irakasle gehiago hartu danaren barririk. Bestalde, momentuz hezkuntza arloko beharginen lan hitzarmena onartu barik dagoala gogorarazi dabe. Ratio barriak adostu dira baina ez daukie datu zehatzik. Tutoreen lan-kargak be handitu egin dirala gogoratu dabe eta soldatak izoztuta daukiezala 2009. Urtetik. Postu finkorik ez daukien irakasleen errealidadea bestalde, oso gogorra dala esan deuskue, azkenengo unerarte ez dakielako non egingo daben lan. Ikasturte barriari begira, Steilasetik benetako negoziazinoa eskatu dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00