Chic Market Bilbao edizino barri baten atarian gagoz, da, oraingoan ohikoa ez dan leku batean izango da, ‘Olentzerak’ edizino bereziagaz. Emakumeek gidatutako 9 marka Iparragirre kaleko 31n bilduko dira astegoien honetan (larunbatean eta igandean) diseinuaren, artisautzaren eta modaren onena eskaintzeko Gabonetako erosketei begira. Hemen pentsatu, eta fabrikatzen dana leku bat izango dau astegoien honetan Chic Market edizino bikotxean.
Chic Market Bilbao ia 2 urte sortu zan merkadua da, bi pertsona ezezagunen eskutik. Adriana Rufrancos eta Esti Yuguero dira sortzaileak, eta irratira etorri dira euren istorioa partekatzeko.