Europako postuetan segidu gura dau Ernesto Valverderen taldeak

Sailkapeneko hirugarrena eta laugarrena izango dira aurrez aurrez hurrengo jardunaldian San Mamesen

Atletico de Madriden bila ikara barik

Ernesto Valverdek azken partidu bietako hamaikakoa errepikatu eban Sevillan / Athletic Club

Sailkapeneko hirugarren postuan dago Athletic liga txapelketako zortzi jardunaldi jokatu ostean. Bartzelonak eta Real Madrilek bakarrik lortu ditue zuri-gorriek baino puntu gehiago. Ganera, Ernesto Valverderen taldeak hamazazpi gol sartu ditu -bi baino gehiago partiduko- eta bost gol baino ez dauz jaso Unai Simon atezainak. Horreetariko bat astegoien honetan sartu deutsoe Athleticeko atezainari Sevillaren aurkako partiduan Sanchez Pizjuanen. Ez zan, ez, zuri-gorrien denporaldiko partidurik onena izan, lehenengo zatian batez be, bigarrengoan markagailua bardindu eta aurkaria menderatzea lortu baeben be.

Sevillatik bizirik urten ondoren, Atletico de Madriden aurka jokatuko dau Athleticek datorren zapatuan San Mamesen gaueko bederatzietatik aurrera. Simeoneren taldeak ez deutso hasiera ona emon denporaldiari, ligako sailkapenean laugarren egon arren, ez dau-eta emaitza onik lortu Txapeldunen Ligearen lehenengo fasean. Koltxoneroek partidu erabakigarria jokatuko dabe Brujasen aurka eguazten honetan. Juan Carlos Latxaga, Javi Bodegas eta Aritza Eskandon euki doguz Jokoan kirol tarteko tertulian, Athleticen liga hasierea aztertzeko. Gure tertuliakideek garrantzi handia emon deutsoe Atletico de Madriden aurkako partiduari eta konfiantza handia erakutsi dabe Valverderen taldean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular