Nabarnizko Goikolea errota barriro uraren aprobetxamendurako erabili gura dau Arantza Goikoleak. Uraren bitartez autokontsumorako argindarra lortzeko egitasmoa dauka eskuartean. Dagoaneko Uraren Euskal Agentziatik aukera badaukala jakitera emon deutsie, eta datorren urterako lanak egiten hastea itxaroten dabe.
1849an errota lez funtzionatzen eban Goikolea baserriak. Inguruetako herrietako bezeroak eukiten ebezen eta, arto eta gari jotea nagusi izaten zan eurenean. 1940ko hamarkadan be, argindarra lortzen eben errotan turbinatxo batekin, eta lortutakoa inguruko etxeetara banatzen eben.
Orain, orduan egin antzera mikrozentral hidrauliko txiki bat jartzea da asmoa, eguzki plaka batzuekin batera, autokontsumorako. Arantza Goikoleak ez dauz kalkuluak egin, baina euren asmoek aurrera egiten badabe, argindarrik gehiago ez dauala ordaindu beharko esan deusku.