Musika Bizian jaialdian, Kornualles, Britania eta Kosovoko taldeak arituko dira aurten, Gozategi eta McOnak taldeakaz batera. Estadurik bako herrialdeen jaialdia da Galdakaoko Musika Bizian. Andra Mari dantza taldea da antolatzailea. 2014. Urtean hasi ziran antolatzen eta aurtengoa bederatzigarrena da. Esan behar, mota honetako munduko jaialdi bakarra dala.
Taldeak
Munduaren kultur-aniztasuna islatzeko aurten, Kornualles, Bretania eta Kosovoko taldeak izango dira. The Stowes taldea da Kornuallesekoa. Folk tradizionala egiten dabe, Irlanda eta Eskoziaren eragina dauana. Munduan zehar ibili da talde hau azken urteetan. Bretaniatik Starjienn taldea arituko da. Musika tradizionala da talde honen ardatz. Bretoien instrumentu ikonikoz eta erritmo indartsuz hornitutako ikuskizuna eskaintzen dabe. Zazpigarren albuma kaleratu eben iaz. Kosovotik bitrtean, Gipsy Groove ikusi ahal izango da Galdakaon. 2010. urtetik, mogitzeko askatasunari, arrazakeriari, emakumeen eskubideei eta oro har, giza eskubideen ganeko kontzientziari errepratzen deutse euren kantuetan. Kosovo eta Balkanetako bizitza errealaren irudikapen artistikoa da taldea. Euskal Herriko taldeen artean, aurten, Gozategi eta McOnak izango dira aurten. Azken honek, hamar urte bete dauazala eta birea hasi eban eta Galdakaokoa, azken kontzertua izango da.
Kale animazinoa eta luthierrak
Kale animazinoa ez da faltako gaur eta bihar. Taberna Ibiltaria eta Eingo arduratuko dira horretaz. Bihar goizean zehar, luthierrek be izango dabe protagonismoa. Gaskonia edo Galiziako luthierrak izango dira, Euskal Herrikoakaz batera. Jaialdi osoa Galdakaoko Iturrondo plazan egingo da gaur iluntzean eta bihar egun guztian zehar.