Nerea Ibarzabal Salegik gehienek bertsolari ezagutzen dabe. Bertsotan egin zan ezaguna gaztetatik, 2021etik Bizkaiko txapelduna da eta 2022ko abenduan Iruñean jokatutako Euskal Herriko txapelketako finalista.
Bertsolari izateaz aparte, kazetaria be bada eta Txakur Gorria sortzaileen kolektiboko kidea. Bertan jardun dau istorio kontolari. Baina 2022an, Susa argitaletxearen eskutik, “Bar Gloria” bere lehenengo nobela kaleratu eban.
Kandela parea ixiotuta eta bi urtetako abuztuak hartuta idatzitako lana izan zala kontatu deusku, beste xehetasun askoren artean.
Markina-Xemeingo bertsolari, kazetari eta idazleak Kae Tempest artista britainiarraren hip hop doinuak aukeratu dauz gainera liburuaz barriketan jardun bitartean entzuteko.