"Begoñako Amaren egunean txokolate ontzen ohiturea berreskuratu gura dogu" esan dau J. A. Etxebarriak

Arratsaldeko 19:00etan erromeriak urtengo dau gaur Areatzatik

Begoñako erromeria bezperan hasita ospatuko da Bilbon

Begoñako Anaidiko kideak / Bizkaia Irratia

Begoñako erromeria gaur, bezperan, hasita ospatuko da Bilbon. Arratsaldeko 19:30etan, Erromeria Arriaga plazatik atarako da Begoñara igoteko; Zazpi kaleak zeharkatu, Mallonako galtzadetatik gora joan eta 20:50 inguruan helduko dira santutegira eta 21:00etan elizkizuna izango da. Eta gero, bihar, egun osoko jaia izango da. On Joseba Segura gotzainak zuzendutako elizkizuna eguerdiko 12:00etan izango da. Begoñako kofradiak dei egin dau euskal jantziakaz joateko: baserritarren, iruleen edo arrantzaleen jantziak, ahal izan ezkero. Azken urteetan banatutako zapi moreak be izango dira eskuragarri, eta 10.000 txokolate-ontza be banatuko da, “50eko hamarkadako ohitura gogoratuz. Sasoi haretan, Begoñara igoten ziran txikiek txokolate-ontza eta ogi-muturra jasoten eben sari lez”.

Begoñako Anaidiko kideak, Jose Andres Etxebarriak egun biko egitarauaren datu guztiak azaldu deuskuz gaur “Gozieko Izarretan” saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00