Leioa Waterpolo taldeko Garazi del Valle itxaropentsu Canoeren aurkako partiduari begira

Garazi del Valle atezainaren ustez lehen bi garaipenak ez dira errazak izan

Bi garaipenen ostean Leioak Canoe hartu gura dau mendean

Hirugarren jardunaldiaren atarian, lehenengo biak irabazita dagoz Leioa Waterpoloko taldea. Aldaketak egon dira aurreko denporaldiari begira eta Garazi del Valle atezainagaz berba egin dogu, euren hasierea komentetako eta kirol honetan noiz eta zergaitik hasi zan be azaldu deusku.

Leioako Waterpolo taldea 1999an sortu zan eta gaur egun nesken taldeak estadu mailako Liga Nazionalean jokatzen dau. Bihar Askartzan Canoe taldea hartuko dau eta Garazi del Vallek esan deuskunez denboraldi hasierako bi garaipenek indar handia emon deutse taldeari. Biharko partidua arratsaldeko 18.45ean hasiko da eta sarrerea doakoa izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular